2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

...ekin ta ekin bilatzen ditu...

jakintza eta argia.


Bukatu dira oporrak eta hasi gara jada txanelako 5.gaiarekin. Gai honetan IKUSMENAREN, UKIMENAREN ETA ENTZUMENAREN bidez jasotzen dugun informazioa landuko dugu.


Lotu eizuz hitz garrantzitsu hauek eragina duten kontzeptuekin:





Gai honetan hainbat esperimentu edo froga egiteko aukera izango du. Esperimentuekin gure hipotesi edo teoriak frogatu ahalko ditugu eta! Horretarako, 6 ikerketa kutxa ostau ditugu:


Ikusmena eta argia guztiz landu ostean,  honako galdera hauek modu zientifikoan erantzun beharko ditugu:

  1. Zergaitik da hain garrantzitsua argia bizidunontzat?
  2. Zertarako erabiltzen dugu argia?
  3. Nondik datorkigu argia?
  4. Zein portaera dute gorputzek argiarekiko?
  5. Nola zabaltzen, hedatzen da argia?
  6. Zer gertatzen da ispilua eta argiarekin?
  7. Zer gertatzen da argia eta urarekin?
  8. Zergaitik da zerua urdina?
  9. Nola sortzen dira koloreak? Eta ostadarra?
  10. Zein organoren bitartez ikusten dugu?
  11. Zein gaixotasun nabari dira ikusmenean?

Ikusten duzunez gauza asko landuko ditugu aste hauetan!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.