2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna




HELDU DA EGUNA! 

KORRIKA HASTERA DOA!

Gure herritik apirilaren 7an pasatuko da, baina ibilbide guztia jarraituko dugu.

Gora gure hizkuntza! Gora euskara!





2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

BADATOR KORRIKA!

Bihar hasiko da gure hizkuntzaren, euskararen aldeko korrika.
20.korrika, badaroaz jada urte asko, kilometro asko egin ditugu euskaldunok urte horietan!
Eta zer esanik ez korrikari eginiko abestiez!
Hona hemen gure aukeraketa:

20.korrika

TXIS PUM KORRIKA!



Abestirik hoberena, fermin muguruzaren eskutik! 


2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

JUUL KANPAINA

Martxoaren 31an Juul kanpainaren hauteskundeak izango ditugu ikastolan eta gure gelan hainbat liburu irakurri dute jada. Zein aukeratuko duzu zuk? Hona hemen gomendapen batzuk...












2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea


Eskema honetan ikusten dugun bezala, bizidunok hiru bizi funtzio ditugu, elikatu, erlazionatu eta ugaldu. Bizi funtzio hauetakoren bat egin ezean gure espeziaren iraunkortasuna kolokan jarriko genuke.

ELIKATU: Elikatzearen bizi funtzioan gure gorputzeko hainbat organok eta aparatuk hartzen dute parte. Labur esanez, arnas aparatuaren bitartez oxigenoa hartzen dugu eta jandako elikagaiekin nahastuko dugu. Elikagaiak digestio aparatuari eskez xehatu (digeritu) egingo ditugu eta zirkulazio aparatuaren bitartez gorputz guztitik garraiatuko dira. Azkenik, iraitz aparatuak behar ez ditugun hondakinak kanporatuko ditu.

ERLAZIONATU: Funtzio honetan ingurunearekiko harremanak emango dira. Nola? Nerbio sistemak, burmuinari esker estimulu batzuk jasoko ditu eta zuzeneko erantzunak sortuko ditu. Nerbioen bitartez lokomozio aparatuak erantzun hori gauzatuko du.


UGALDU: Bizi funtzio honetan izaki bizidunon bizi iraupena ziurtatuko da. 

... eta horrela bizitzen gara...



- Bizidunok osasuntsu egoteko DIETA OREKATUA eta KIROLA egin behar dugu.

- Osasuntsu gaudenean gorputzeko aparatu eta organo guztiak ondo funtzionatzen dute.

- Dieta orekatu bat izateko denetarik jan behar dugu. 

- Elikagaiak betetzen duten funtzioaren arabera sailka daitezke:
a) Elikagai eraikitzaileak: Zelulak birsortzen dute.
b) Elikagai energetikoak: Energia ematen duten mantenugaiak dira.
c) Elikagai erregulatzaileak: Organismoaren                                                                                         funtzionamendu zuzena ziurtatzen dute.