2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea


Eskema honetan ikusten dugun bezala, bizidunok hiru bizi funtzio ditugu, elikatu, erlazionatu eta ugaldu. Bizi funtzio hauetakoren bat egin ezean gure espeziaren iraunkortasuna kolokan jarriko genuke.

ELIKATU: Elikatzearen bizi funtzioan gure gorputzeko hainbat organok eta aparatuk hartzen dute parte. Labur esanez, arnas aparatuaren bitartez oxigenoa hartzen dugu eta jandako elikagaiekin nahastuko dugu. Elikagaiak digestio aparatuari eskez xehatu (digeritu) egingo ditugu eta zirkulazio aparatuaren bitartez gorputz guztitik garraiatuko dira. Azkenik, iraitz aparatuak behar ez ditugun hondakinak kanporatuko ditu.

ERLAZIONATU: Funtzio honetan ingurunearekiko harremanak emango dira. Nola? Nerbio sistemak, burmuinari esker estimulu batzuk jasoko ditu eta zuzeneko erantzunak sortuko ditu. Nerbioen bitartez lokomozio aparatuak erantzun hori gauzatuko du.


UGALDU: Bizi funtzio honetan izaki bizidunon bizi iraupena ziurtatuko da. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.