2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

Gaurkoan OSTADARRA ezagutzen ibili gara...


Zelan sortzen da?
Zer da ostadarra?

Kezka guztiak azaltzeko hona hemen bideo interesgarri bat!



2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

Atzo Gatibuko abeslariaren bisita izan genuen! 

Alex Sardui etorri zitzaigun bere bizipenak kontatzera!

ZEIN GIRO EDERRA IZAN GENUEN!


ESKERRIK ASKO ALEX! 

HURRENGORARTE

2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

...ekin ta ekin bilatzen ditu...

jakintza eta argia.


Bukatu dira oporrak eta hasi gara jada txanelako 5.gaiarekin. Gai honetan IKUSMENAREN, UKIMENAREN ETA ENTZUMENAREN bidez jasotzen dugun informazioa landuko dugu.


Lotu eizuz hitz garrantzitsu hauek eragina duten kontzeptuekin:





Gai honetan hainbat esperimentu edo froga egiteko aukera izango du. Esperimentuekin gure hipotesi edo teoriak frogatu ahalko ditugu eta! Horretarako, 6 ikerketa kutxa ostau ditugu:


Ikusmena eta argia guztiz landu ostean,  honako galdera hauek modu zientifikoan erantzun beharko ditugu:

  1. Zergaitik da hain garrantzitsua argia bizidunontzat?
  2. Zertarako erabiltzen dugu argia?
  3. Nondik datorkigu argia?
  4. Zein portaera dute gorputzek argiarekiko?
  5. Nola zabaltzen, hedatzen da argia?
  6. Zer gertatzen da ispilua eta argiarekin?
  7. Zer gertatzen da argia eta urarekin?
  8. Zergaitik da zerua urdina?
  9. Nola sortzen dira koloreak? Eta ostadarra?
  10. Zein organoren bitartez ikusten dugu?
  11. Zein gaixotasun nabari dira ikusmenean?

Ikusten duzunez gauza asko landuko ditugu aste hauetan!



2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala



KORRIKA BADATOR!

Oporretara goaz eta amaiera ezin hobea eman diogu 2.ebaluazioari!






2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna




HELDU DA EGUNA! 

KORRIKA HASTERA DOA!

Gure herritik apirilaren 7an pasatuko da, baina ibilbide guztia jarraituko dugu.

Gora gure hizkuntza! Gora euskara!





2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

BADATOR KORRIKA!

Bihar hasiko da gure hizkuntzaren, euskararen aldeko korrika.
20.korrika, badaroaz jada urte asko, kilometro asko egin ditugu euskaldunok urte horietan!
Eta zer esanik ez korrikari eginiko abestiez!
Hona hemen gure aukeraketa:

20.korrika

TXIS PUM KORRIKA!



Abestirik hoberena, fermin muguruzaren eskutik! 


2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

JUUL KANPAINA

Martxoaren 31an Juul kanpainaren hauteskundeak izango ditugu ikastolan eta gure gelan hainbat liburu irakurri dute jada. Zein aukeratuko duzu zuk? Hona hemen gomendapen batzuk...












2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea


Eskema honetan ikusten dugun bezala, bizidunok hiru bizi funtzio ditugu, elikatu, erlazionatu eta ugaldu. Bizi funtzio hauetakoren bat egin ezean gure espeziaren iraunkortasuna kolokan jarriko genuke.

ELIKATU: Elikatzearen bizi funtzioan gure gorputzeko hainbat organok eta aparatuk hartzen dute parte. Labur esanez, arnas aparatuaren bitartez oxigenoa hartzen dugu eta jandako elikagaiekin nahastuko dugu. Elikagaiak digestio aparatuari eskez xehatu (digeritu) egingo ditugu eta zirkulazio aparatuaren bitartez gorputz guztitik garraiatuko dira. Azkenik, iraitz aparatuak behar ez ditugun hondakinak kanporatuko ditu.

ERLAZIONATU: Funtzio honetan ingurunearekiko harremanak emango dira. Nola? Nerbio sistemak, burmuinari esker estimulu batzuk jasoko ditu eta zuzeneko erantzunak sortuko ditu. Nerbioen bitartez lokomozio aparatuak erantzun hori gauzatuko du.


UGALDU: Bizi funtzio honetan izaki bizidunon bizi iraupena ziurtatuko da. 

... eta horrela bizitzen gara...



- Bizidunok osasuntsu egoteko DIETA OREKATUA eta KIROLA egin behar dugu.

- Osasuntsu gaudenean gorputzeko aparatu eta organo guztiak ondo funtzionatzen dute.

- Dieta orekatu bat izateko denetarik jan behar dugu. 

- Elikagaiak betetzen duten funtzioaren arabera sailka daitezke:
a) Elikagai eraikitzaileak: Zelulak birsortzen dute.
b) Elikagai energetikoak: Energia ematen duten mantenugaiak dira.
c) Elikagai erregulatzaileak: Organismoaren                                                                                         funtzionamendu zuzena ziurtatzen dute. 

2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

Kandelario eguna!

Pasadan Otsailaren 2an Kandelario eguna ospatu genuen.Kopla batzuk abestu genituen ikastolako ikasle guztiei. Primeran pasatu gendun!!Kantatu ostean tostada gozo-gozoak jan genituen.